Harribitxi potoloenak

Harribitxi potoloenak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/harribitxi-potoloenak/@@download/image/datu_dantza_dia_1391436699.jpg
2014/02/10
albiste-laburra
Harribitxi potoloenak
29,6 kilateko diamante urdina atera berri dute Hegoafrikako Cullinan meategitik, Pretoriatik 40 kilometrora. Azken urteetan, arroken artean topatutako tamaina handiko harribitxiek ospetsu egin dute meatzea, eta haitzuloaren potentzialaz jabeturik, Petra enpresak eskuratu zuen beronen kontrola 2008an. 2013an, esaterako, 25,5 kilateko pieza aurkitu zuten, merkatuan 16,9 milioi dolarreko balioa eskuratu zuena. Kolore urdineko diamanteak dira, gainera, piezarik preziatuenak.