Harri multzo misteriotsua

Harri multzo misteriotsua https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/10/06
albiste-laburra
Harri multzo misteriotsua

Stonehengeko harri multzoaren atzean ezkutatzen den sekretua azkenean argitu dute. Birminghameko Unibertsitateak Ludwig Boltzmann institutu austriarrarekin batera egindako ikerketaren arabera, eraikuntza liturgikoa da. 2010ean hasi zuten misterioaren gaineko ikerketa, eta ordutik, ehunka ezaugarri berri aurkitu dituzte Stonenhengen. Artean, hamazazpi oroitarri txiki eta ertain zein egurrezko eraikina zenaren arrastoak; uste da bertan prestatzen zituztela hildakoak. Hala ere, aurkikuntzetan deigarriena Durringtoneko harresia da, ustez, kilometro eta erdiko diametroa zuena era hiru metroko altuerako 60 zutabek osatzen zutena.