Harri lapurreta Gaztelugatxen

Harri lapurreta Gaztelugatxen 'Game Of Thrones' telesailaren arrakastak turista uholdeak erakarri ditu, eta ez dira soilik argazkiak ateratzera mugatu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/harri-lapurreta-gaztelugatxen/@@download/image/12.jpg
2019/10/18
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

'Game Of Thrones' telesailaren arrakastak turista uholdeak erakarri ditu, eta ez dira soilik argazkiak ateratzera mugatu.
Harri lapurreta Gaztelugatxen

Gaztelugatxe betidanik izan da leku erakargarria; 241 eskailera igo behar dira ermitako kanpaia jotzeko, eta urtetan izan da turisten zein inguruko biztanleen bisitarako leku maitatua. Baina HBO-ren Game Of Thrones telesailak bertan Dragonstone kokatu zuenetik, turista uholdeak biderkatu egin dira inguruan. Hala, iaz 235.000 lagunek bisitatu zuten Gaztelugatxe udan. Baina masifikazioa ez da arazo larriena, turista horiek ermitari eta inguruari egiten diotena baizik.

Gaztelugatxeko boluntario komisioak Bilboko Ser katean salatu duenez, ermita telesailean agertu zenetik harriak desagertzen ari dira. Edozein lekutatik lapurtzen dituzte turistek harriak; lurretik, barandilatik ala ermitaren paretetik. Berdin dio. Hala, azken urtean ingurua nabarmen hondatu dela salatu dute boluntarioek. Okerrena? Haiek dira ondoren 241 eskailerak igo behar dituztenak harri berriekin zuloak estaltzeko.

BABESTUTAKO BIOTOPOA

Gaztelugatxe Babestutatko Biotopoa da 1998. urtetik; horrek esan nahi du ingurugiroa berezia dela, eta bertako landare eta animaliek baldintza horiek betetzea behar dutela bertan bizirauteko. Gainera, 2013an Hegazien Babeserako Gune Berezi izendatu zuten. Bestalde, Kosta Legearen arabera, ingurune naturaletatik harriak lapurtzea delitua da; beraz, Gaztelugatxetik harriak hartzen dituztenek isunak jaso ditzakete.


HBO-ren Game Of Thrones telesailean, Gaztelugatxe.