'Harresiak birrindu' karabana
Uztailaren 20an astebetez Euskal Herritik abiatu eta Espainiako Estatuko hainbat lekutara Elkartasun Karabana abiatuko da. Hainbat geldialdi egingo ditu eta bakoitzean zenbait salaketa ekintza eta jarduera egingo dituzte. Karabana Harresiak Birrindu
lelopeko kanpainaren azken ekitaldi gisa burutuko da. Kanpaina honen bidez, gizartean dagoen kriminalizazio sozial zein politikoaz ohartarazi nahi dute jendea, eta bide batez, desagertarazi, harresitu eta gotortu nahi dituzten hainbat herrik sofritzen duten zapalkuntza salatu.
Oraindik badago lekua autobusean, eta bertan parte hartu nahi baduzu,uztailaren 1a baino lehen 948 206 055 telefonora deitu behar da.
LEHENENGO GELDIALDIA. Langraitzeko kartzelan egingo dute. Izan ere, antolatzaileen ustez, Euskal Herrian kartzela politika anker eta zapaltzailea hobe isladatzen duen espetxea da Langraitz; azken urteotan hogei bat buru-hilketa, emakume presoen kontrako zapalketa berezia, etengabeko tratu txarren salaketa, bortizkeri fisiko eta sexista... Antolatzaileen helburua kartzela honetako harresien aurrean sektore pobreen eta baztertuen kriminalizazio soziala arbuiatzea izanen da.
BIGARREN helburua Soto del Realeko kartzela izango da. HanEuskal Herriko eta Estatu espainiarreko jendarteko sektore gero etazabalago baten kriminalizazioa salatuko da. Izan ere, nahikoa da aukeraedo talde politiko, sozial, kultural edota gazte erakunde jakinbatzuetako kide izatea kartzela zigor eta bizi baldintza ankerrakjasotzeko.
Bidaiaren hirugarren etapan Andaluziara, Ceutaraeta Melillara abiatuko gara. Bertan, etorkinentzako atxikitze zentroaksalatzen saiatuko gara. Aldi berean, Magreben eta Saharaz hegoaldekoAfrikan AEBetako eta Europako multinazionalek eta hauek babestendituzten gobernuek- sortutako pobretze eta gerra egoerak gogoan izangoditugu, hauetatik ihesi doazen pertsonak Estatu espainiarrera etaEuropara sartzen ez uzteko eraiki diren hesiak salatuko baitira.
Karabanahainbat elkartasun taldek bultzatzen dute gaur egun: arrazakeriarenaurkakeak, feministek, internazionalistek, sozialek
eta arestianaipatutako helburuekin bat datorren edozein talderi irekita dago. Eraberean, etapa bakoitzean salaketa eta mobilizazio ekintzak egin nahidira, betiere zabaldutako planteamenduei atxikimendua adieraziko dietentokian tokiko taldeekin harreman estuan eta ahalik eta autonomiahandienaz jokatuz.
Badakigu asmo handiko helburuak ditugula,baina proiektuak ilusio handia egiten digu. Edonola ere, asko duguegiteke. Hortaz, zure laguntza eta zure taldearena oso baliagarria izandaiteke. Mugida honetan parte hartu nahi baduzu edo karabanaz gehiagojakin nahi izanez gero: karabana@harresiakbirrindu.net