Harrapazank gazte!

Harrapazank ekimena Bilboko gazteentzako kultur programa da, hainbat eragilek elkarlanean sustatutako plangintza berezia. Topaguneak, euskara elkarteen federazioak, 2006an jarri zuten abian Bilboko Udalaren laguntzaz. Aurtengoarekin laugarren edizioa du.
Harrapazank-ek gazteak, aisialdia eta euskara ditu ardatz. Azken bi osagaiak uztartu eta gazteen artean euskararen erabilera bultzatzea du xede. Harrapazanken Bilboko gazteak dira benetako protagonistak. Jarraian dituzue datozen asteetan Bilborock aretoan egingo dituzten ekitaldi interesgarriak:
Jardunaldi bereziak
Otsailaren 19an egingo dute lau jardunaldietako lehena. Gatibu taldeko Gaizka Salazar eta Lor taldeko Ramiro Unzeta bateria jotzaileek "Baketen indarra" izeneko saioa aurkeztuko dute. Otsailaren 25ean, Euskal Herriko abeslari estimatuenetako bik, Kerobia taldeko Xabi Fernandezek eta Zea Mays taldeko Aiora Renteriak, "Ahotsa eta hitzak" izeneko jardunaldia zuzenduko dute. Otsailaren 26an gitarren txanda izango da. Berri Txarrak taldeko Gorka Urbizuk eta Etxe bakarlariak "Abesti sorkuntza eta gitarra" izango dituzte hizpide. Azken saioak, berriz, baxua eta baxu jotzaileak izango ditu protagonista. Martxoaren 4an izango da eta, "Baxua, kantaren oinarri erritmikoa" lelopean, Doctor Deseo taldeko Joxi Jimenezek eta Split 77ko Ekaitz Hernandezek urtetan zehar ikasi eta egindakoaren berri emango diete bertaratzen diren guztiei.
Kauta + Sugan
Kauta eta Sugan taldeek kontzertu berezia eskainiko dute martxoaren 13an, 20:00etan hasita, Bilborock aretoan. Gurean erreferentzia bilakatutako bi talderen zuzeneko paregabeaz gozatzeko aukera paregabea, zalantzarik gabe.
Dantzazank gala
Bilboko dantzari finenak aukeratuko dituzte martxoaren 20an. Nerea Aliasek egingo ditu aurkezle lanak magiaz betetako gau bat izateko osagai guztiak biltzen dituen gala honetan.
Mihiluze lehiaketa berezia
Telebistako lehiaketa martxosoenaren bertsio bilbotarra duzue honakoa, jatorrizko aurkezle eta guzti! Martxoaren 27an izango da, 19:30ean hasita. Hortxe ikusiko da euskara kontuetan bilbotar gazteek mihi luzea duten edo, alderantziz, lodia eta makala daukaten.