“Harmónica”

“Harmónica” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/harmonica/@@download/image/21p13-1.jpg
2002/07/04
kritika
Testua: Asier Leoz
La buena vida
21.zenbakia
“Harmónica”
“Hallelujah” izenekoaren jarraipen naturala da “Harmonica” diskoa. Izan ere, donostiarrek garai berean jaso zituzten abesti guztiak, baina hala ere, kantuok, bi zatitan kaleratzea erabaki zuten. “Harmónica” izena eman diote lan berri honi (“h” hizkiak lotzen ditu, beraz, bi diskoen izenak) eta normala denez, tankera beretsukoak dira bertako abestiak, batez ere produkzioari dagokionez. Pragako hari laukotearen lanak eta Joserra Senperenaren konponketek malenkoniaz bustitako abesti polit sorta utzi dute.