Harlem, hiri Holandarra, lehena haragi iragarkiak debekatzen
Harlem, Holandako hiri bat da, New Yorkeko auzo ezagunari izena emateagatik ezaguna dena. 1658. urtean fundatu zuen Peter Stuyvesant-ek. Bide turistikoetatik urrun, hiriak ezezaguna izaten jarraituko luke, 2024tik aurrera, haragia promozionatzen duten iragarkiak debekatuko dituen lehen hiria bihurtuko delako ez balitz.
Mundu mailako berotzea eragiten duten produktuen zerrendan sartu dute haragia eta, ondorioz, ezingo da berau promozionatu hiriko inongo txokotan. Haragiarekin batera hegazkin hegaldia eta konbustio bidezko autoak iragartzea ere debekatuko da. Mota honetako iragarkiak jada debekatuak zeuden Amsterdam, Leida edo Haga hirietan. Harlem izanda lehena, ordea, debeku hau haragiari ere aplikatzen. Harrigarriki, kristau-demokraten babesa jaso dute horretarako.
"Ezin diogu jendeari esan krisi klimatiko bat dagoela, eta ondoren, horren kausa diren produktuak erostera animatu", adierazi du Ziggy Klazes Harlemeko zinegotziak. Oraindik argitzeko dago haragi motaren bat debekutik salbuetsia izango ote den.
Holandako haragi sektoreak berehala kritikatu du neurria: "Agintariak urrutiegi joan dira, jendeari zer den eurentzat onena esaten", adierazi dute.
Mozioa onartu baldin bada ere, ez dago argi 2024. urtean debekua martxan jarriko ote den. Legelari batzuen ustez, adierazpen askatasunaren bortxaketa izan liteke. Eta zuri, zer iruditzen zaizu debekua?

