Haritz enborrak eta argi-ilunak ditu oinarri Javier Povedak Iruñean jarritako erakusketak

Haritz enborrak eta argi-ilunak ditu oinarri Javier Povedak Iruñean jarritako erakusketak Ekainaren 30era arte bisita daiteke erakusketa, Ziudadelako Labean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/haritz-enborrak-eta-argi-ilunak-ditu-oinarri-javier-povedak-irunean-jarritako-erakusketak/@@download/image/expo poveda_web.jpg
2024/05/23
Ekainaren 30era arte bisita daiteke erakusketa, Ziudadelako Labean.
Haritz enborrak eta argi-ilunak ditu oinarri Javier Povedak Iruñean jarritako erakusketak

Javier Poveda artista iruindarraren Lau forma erakusketak "eroritako zuhaitzak berriro altxatzea, bizitzaz, argiz eta handitasunez hornitzea" du asmoa. Industria-prozesuan sobera zeuden zerratutako haritz-enborrak erabili ditu lan honetan, "haien gogortasunagatik zerrak zauritu ezin izan zituen moztutako zuhaitzen erdiko eraztunak".  Urtetan pilatuta, pieza horiek aldatu, eboluzionatu eta zahartu egin dira, eta "berriz ere bizia ematea" da erakusketa honen apustua. Horretarako, bertikalki kokatu ditu piezak Ziudadelako Labean, eta enborrei protagonismoa eman die forma, kolore, itzal eta argien arteko jokoaz baliatuz.

Enborrak, denboraren joanagatik ilundu direnak, margotu egin dira, "egurketariek motzondoak markatzeko erabiltzen dituzten koloreen itxura eginez". "Hala, instalazio osoa zuraren, iluntasunaren, beltzaren, ikatzaren, kolorearen eta agerpenaren/ezkutatzearen nahasketa bat da, eta argien jokoari esker, bisitariari gurtza-leku bat edo etxola bat iradokitzen dio", azaldu dute.

Javier Poveda artistak (Iruñea, 1982) urteak daramatza zura aztertzen eta harekin artistikoki esperimentatzen. Iruñeko Arte Eskolan ikasi zuen eta musika-tresnak zaharberritzen aritutakoa da, eskulturaren munduan murgildu zen arte. 

Erakusketa ekainaren 30era arte izango da zabalik.