Hargeisa Soomaaliland

Hargeisa Soomaaliland https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hargeisa-soomaaliland/@@download/image/2011669814Hargeisa.jpg
2012/12/13
berria
Hargeisa Soomaaliland-eko hiriburua da. Soomaalilandek independentzia lortu zuen 1991n. 20 urte joan dira, beraz, Somaliarengandik bereizi zenetik, triskantza jasan eta gero. Hiru milioi eta erdi biztanle inguru ditu Soomaalilandek, haien erdia ibiltariak dira. Gobernua, berezko txanpona, konstituzioa, eta besteak beste, Etiopia, Yitubi, Frantzia eta Belgikarekin harremanak dituen arren, Somaliak ez dio burujabetza onartu nahi. Badaezpada ere, maiatzaren 18an burujabetza berreskuratu izana ospatzen dute harrotasunez, eta ekainean, berriz, independentziaren eguna.