Hard Groove

Aurtengo disko kuttunetakoa. Jazz klasikoa ulertzeko gai ez garenontzat, jazz disko komenigarria. Jazz klasikoaren "garbitasunetik" urrundu eta soul, funk eta rap-aren putzu zikinean lokaztu da Roy Hargrove. Hamar urteko haurrak bezala, guraso eta maisuen esanei muzin egin die eta debekatutako eremuetara hurbildu da jolastera. Horretarako, jolas lagun aproposak izan ditu: Erykah Badu, Common raperoa, DÁngelo, Q-Tip... Jazz musikaren "puristek" errieta egingo diote ziurrenik, baina zein ondo pasatu duen eta zein ondo pasarazi digun! Hargroven musikarekin jolastu nahi al duzu?