Happy Rizzi House

Happy Rizzi House https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/02/10
albiste-laburra
Happy Rizzi House
Brunswick Alemanian dagoen hiri hotz eta grisa den arren, bisitariak ongi etorriak dira munduko txokorik zoriontsu eta alaienera. Arduraduna Happy Rizzi House izeneko eraikina da. 1997an sortu zuten; Brunswickeko arte galeria baten jabe den Jäschke Olaf eta James Rizzi New Yorkeko pop artista izan ziren ideiaren sortzaileak. Sei hilabeteren buruan jarri ziren Rizzi Konrad Kloster arkitektoarekin harremanetan, eta jauregia berritzea proposatu zioten. Horrela, barrutik zein kanpotik kolore bizi eta forma berritzaileen jabe den eraikin moderno eta deigarria dute Brunswicken. Rizzi etxe zoriontsua izena jarri zioten; ezin zuen beste era batera izan.