Hanka ortopediko lapurtu

Gizon batek 17.000 euro balio dituen hanka ortopedikoa ostu zuen, duela gutxi, AEBetako Iowako enpresa batean. Lapurra Spectrum Prosthetics and Orthotics enpresara joan zen, eta hanka ortopedikoa probatzeko ordu pare bat eskatu zuen. Gizona dendara bueltatzen ez zenez, arduradunak hark emandako telefonora deitu zuen, eta lapurraren ustezko helbidera joan zen, baina alferrik. Non ote dabil hanka ortopedikoa?