'Handia', Urrezko Maskorrerako lehian
Gainera, lehenbiziko aldiz telesail bat sartu da Sail Ofizialean, lehiaketaz kanpo: Alberto Rodríguez zuzendariaren "La peste"

Donostia Zinemaldia martxan jarri da, eta dagoeneko filmen lehen izenak argitaratu ditu. Duela aste batzuk adierazi zuten Ricardo Darinek jasoko duela Donostia Saria, eta orain, Urrezko Maskorra lortzeko lehen lehiakideak aurkeztu dituzte.
El autor, Handia eta Life and Nothing More Donostian Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko dira; Marrowbone filmak, Sergio G. Sánchez gidoilariak zuzendutako lehen lanak, lehiaketaz kanpo parte hartuko du, eta Morir, Fernando Francoren bigarren filma, emanaldi berezi batean proiektatuko dute.
Handia filma urriaren 20an estreinatuko dute.