'Handia' Ipar Euskal Herriko aretoetan

'Handia' Ipar Euskal Herriko aretoetan Baionako Gabarra Films banatzaileari esker, astelehenetik aurrera ikusgai izango da filma; Donibane Lohizunen estreinatuko dute lehenik. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/handia-ipar-euskal-herriko-aretoetan/@@download/image/1508423789_618495_1508425753_noticia_normal.jpg
2018/01/12
albiste-laburra
Baionako Gabarra Films banatzaileari esker, astelehenetik aurrera ikusgai izango da filma; Donibane Lohizunen estreinatuko dute lehenik.
'Handia' Ipar Euskal Herriko aretoetan

Urtarrilaren 15ean, Donibane Lohizuneko Le Select aretoan ikusgai izango da Handia filma. Hala, Jon Garaño eta Aitor Arregiren lan sarituak bira hasiko du Ipar Euskal Herriko Aretoetatik. Baionako Gabarra Films banatzailea arduratuko da filma txoko guztietara zabaltzeaz.

 

Handiaren egileek ez zuten argi beren filma iparraldean proiektatzeko aukera izango ote zuten; Ipar Euskal Herriko aretoetan Handia proiektatu edo ez, hori Bartzelonako Film Factory enpresaren menpe dago. Honek du filmaren nazioarteko banaketa kudeatzeko ardura, eta nazioarte horretan sartzen da Frantziako estatua. Azkenik, bertan ere estreinatzea erabaki dute. Zorionak!