'Handia', handitzen: 'European Film Awards' sarietarako izendatu dute!

'Handia', handitzen: 'European Film Awards' sarietarako izendatu dute! European Film Awards, Europan zazpigarren artean ematen diren sari prestigiotsuenetarako hautagai izango da! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/handia-handitzen-european-film-awards-sarietarako-izendatu-dute/@@download/image/handia4.jpg
2018/08/21
European Film Awards, Europan zazpigarren artean ematen diren sari prestigiotsuenetarako hautagai izango da!
'Handia', handitzen: 'European Film Awards' sarietarako izendatu dute!

Orain egun batzuk jakin genuen Oscar sarietan, Ingelesez besteko filmen atalean Espainia ordezkatzeko hiru hautagaietako bat izango dela. Hori gutxi balitz, orain minutu gutxi barru jakin dugu, Europan zinemaren munduan ematen diren sari prestigiotsuenetarako hautagai ere izango dela.

Albistea, webgune ofizialean argitaratu ostean, twiterren ere hasi da albistea pixkanaka zabaltzen.

 

 Handia, beste 48 filmekin batera lehiatuko da azken izendapena lortzeko. 

Sari hauen garrantzia zenbatekoa den neurtzeko,azken urteetako irabazleen izenak ikusi besterik ez duzu: 

 

2017 Suecia The Square (Ruben Östlund)
2016 Alemania Toni Erdmann (Maren Ade)
2015 Italia Youth (Paolo Sorrentino)
2014 Polonia Ida (Pawel Pawlikowski)
2013 Italia La grande belleza (Paolo Sorrentino)
2012 Austria Amour (Michael Haneke)
2011 Dinamarca Melancolía (Lars von Trier)
2010 Francia The Ghost Writter (Roman Polanski)
2009 Alemania Das weisse Band (Michael Haneke)
 

Zorionak eta ea aurten, izen potolo horien artean, Jon Garaño eta Aitor Arregiren izenak ikusteko aukera dugun!