Hammetschwand

Hammetschwand https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/01/15
albiste-laburra
Hammetschwand
Bürgenstock hirian dago Europako kanpo igogailurik altuena. Hammetschwand izenarekin da ezaguna, eta 152,8 metroko luzera badu ere, 1128 metrora igotzen ditu bisitariak; mendi tontorrera heltzeko modurik azkarrena da. Bürgenstocketik Harkaitz bidea deituriko xendra hartu behr du bisitariak, eta behin hori zeharkatuta igogailuarekin egingo du topo. Sartu eta irtendakoan begien aurrean Lau Kantoien lakua ikusi daiteke. Tontorrean 65 lagunentzako tokia duen jatetxea eta 12 lagunentzako oheak dituen hotela aurki ditezke. Leku erakargarria benetan! Hori bai, bertara oporretan joateko asmoa baduzu, adi ibili, neguan jatetxea zein igogailua itxita baitaude.