Hamburgo: Saint Pauli futbol talde bitxia

Hamburgon bi futbol talde daude. Hiriaren izen berekoa da ezagunena. Bestea, Saintk Pauli, apalagoa da. Hala ere, Lehen Mailara igo berri da, hain zuzen ere mendeurrena ospatzen ari diren honetan. Xumea bakarrik ez; talde berezia ere bada araudiari erreparatuz gero. Izan ere, taldearen estatutuek argi eta garbi diote ez dutela ikur edo ekintza arrazistarik edo homofoborik onartuko. Punk musika estiloarentzat, bestalde, talde kuttuna da. Asian Dub Foundation, Bad Religion, Turbonegro
Badago talde honen inguruan bitxikeria gehiago: antisorgailu enpresa bat dute babesle, eta 20.000 kondoi merkaturatu ditu, igoera ospatzeko.