Hamasei gaztek Montanako Estatua auzitara eraman dute klima aldaketa dela eta
Hamasei gaztek AEBtako Montana estatua auzitara eraman dute "ingurune garbi eta osasuntsu" batean bizitzeko euren eskubide konstituzionala urratzeagatik. Klima aldaketan gizakiak duen eraginarekin lotutako lehen epaiketa da.
Erregai fosilen industrien aurka beste demandak burutzeko bidea ireki lezake epaiketa honek, baita gobernuen aurkako epaiketak egiteko ere. Epaiketa ekainaren 14an hasi zen eta ekainaren 23ra arte iraungo du.
Salaketaren arabera Montanako konstituzioko artikulu batek dio estatuak ingurumena garbi eta osasuntsu mantendu behar duela eta berau hobetu egungo eta etorkizuneko belaunaldien mesedetan.
Artikulu hau euskarri nagusi moduan hartuta, hamasei gaztek salaketa ipini diote Montana estatuari. Euren argumentuen arabera, "erregai fosilek ondorio arriskutsuak dituzte eta krisi klimatikoa eragiten dute". "Haurrak bereziki zaurgarriak dira kutsadura honi", gehitu dute.
19 urtetako Grace Gibson-Snyder-ek hauxe adierazi zuen: "Ni bezalako gazteek jokoan zer dagoen ulertzen dugu". Salaketa jarri badute ere, ez dute kalte-ordainik exijitzen, besterik gabe, akta batean euren eskubideak urratu direla azaltzea nahi dute. Euren ustez, honako hau lehen pausoa litzateke ondoren etorri litezkeen legegintza ekintzak sustatzeko.

