Hamasei proposamen berritzaile BBK OFF Jaialdiaren bigarren edizioan

Iaz izandako arrakastaren ostean, BBK aretoak apirilean proposamen apurtzaile eta berritzaileenak emateko igoko du oihala. Ohiko zirkuituetatik at dauden ekoizpen hauetarako hitzordua bi asteburutan izango da, BBK OFF FESTIVALen bigarren edizioan. Horren barruan BBK antzokiak publiko eta kultura-joera berrietara hurbiltzeko egiten duen apustua sendotzen duen lehiaketa alternatiboa martxan jarriko du.
Jaialdiak jasotako 159 proposamenen artean epaimahai aditu batek aukeratutako 16 proposamen taularatuko dira. Bederatzi herrialdek (Argentina, Zipre, Kolonbia, Errusia edo Kuba, besteak beste) eta 16 autonomia-erkidegok aurkeztu dituzte proposamenak BBK OFFren bigarren edizio honetan. Arriskuz, ikerketaz, ausardiaz eta umorez beterik datorren edizioa da.
Lehen aldiz, jaialdiak bere ekintza-esparrua zabalduko du Espainiako estatura iristeko, eta, berrikuntza legez, nazioarteko hainbat pieza gonbidatu izango ditu programazio ofizialetik kanpo, Europako Perform Europe programari esker.
Era berean, eta aurreko edizioan izandako harrera bikainaren ostean, jaialdiak doako bi jarduera irekiko ditu: lehena, Paul Clarke eta Jessica Hoffman-en eskutik, Digital Transformation in Performance izango da, eta arte eszenikoei aplikatutako zenbait alderdi teknologikotan oinarritutako hitzaldia izango da. Bigarrena, Jemima Canok emango duen tailerra izango da, Producción Cultural sXXI: como ser 'green' y no morir en el intento (Kultura Ekoizpena XXI. mendean: zelan izan green ahaleginean hil barik) izenburupean.
Beste berrikuntzetako bat CHORNOBYLDORF ukraniar operaren emanaldia izango da pantaila handian. Opera ingelesezko azpitituluekin ikusi ahal izango da, eta jarduera solidario gisa aurkezten da; bertan batuko den dirua ekoizpen honetako artistentzat izango baita oso-osorik.
BBK OFF 2022 PROGRAMA
BBK OFF FESTIVAL 2022ren hasiera-ekitaldia apirilaren 1ean, ostiralean, izango da, 19:00etan, Nora Sarasolaren hitzaldiarekin eta Funboa konpainiaren eta bere Tecnocracia (Teknokrazia) pieza parte-hartzailearen aurkezpenarekin.
Larunbatean, apirilak 2, Like meren txanda izango da: antzerki-proposamen honek gainbeheran dagoen ondareari buruz hausnartzen du; nostalgiaren esplorazioa da, gure iraganaren etorkizuna zein den aztertzeko.
Apirilaren 6an, asteazkena, goizez, lehenengo prestakuntza-jarduera, Digital Transformation in Performance, egingo da KUNA gunean. Hitzaldia ingelesez emango da eta arte eszenikoetan teknologia berriak aplikatzea izango du ardatz.
Apirilaren 7an, osteguna, goizez, bigarren prestakuntza-jarduera egingo da: Producción Cultural sXXI: como ser 'green' y no morir en el intento (Kultura Ekoizpena XXI. mendean: zelan izan green ahaleginean hil barik), gure proiektu eszenikoetan praktika jasangarriak zelan ezarri aztertuko duen tailerra.
Ostegunean bertan, eguerdian, nazioarteko lehenengo pieza, hots, Billenium, izango da, etorkizuneko Bilbon zehar paseo ibiltaria, abiapuntua BBK Salan eta paseoak honako hauek izango dira:
- Apirilak 7, osteguna: 13:00, 17:00, 19:00.
- Apirilak 8, ostirala: 11:00, 13:00, 17:00, 19:00.
- Apirilak 9, larunbata: 11:00, 13:00, 17:00, 19:00.
- Apirilak 10, igandea: 11:00, 13:00, 17:00, 19:00.
Ostiralean, apirilak 8, saio bikoitza izango da. Batetik, BBK Salan, Chaman Producciones-en Oveja Perdida, ven sobre mis hombros, que hoy no sólo tu pastor soy, sino tu pasto también (Ardi Galdua, zatoz nire sorbalda gainera, gaur zure artzaina ez ezik, zure bazka ere banaiz eta).
Larunbatean, apirilak 9, goizez, Oficina de donaciones para historias de amor (Maitasun-istorioetarako dohaintzen bulegoa) delakoak bere ateak irekiko ditu BBK salako Hall-ean.
Arratsaldez, Los chicos de Baker Miller (Baker Miller-en mutilek) komedia original, azkar eta fresko bat taularatuko dute, maskulinotasun hegemonikoa zalantzan jartzen duena, baita bi gizon heterosexual maitekorrak, emagizonak izatea eta azazkalak margotuta ibiltzea ulertzen ez duen mundu hau ere.
Igandean, apirilak 10, saio bikoitza izango da. Goizez, formatu laburrean, Alain Lersundiren Nire Zigilua eta Madrugada producciones-en La mujer también en casa (Emakumea etxean ere bai) lanak ikusi ahal izango dira.
Jaialdia igande arratsaldean itxiko du Leire Llanoren Improvisaciones ilustradas (Inprobisazio ilustratuak) lanak. Bertan, musikari batek eta bi ilustratzailek era inprobisatuan elkarri eragingo diote, eta elkarrekin murgiltze-gune bat sortuko dute, non, irudiaren eta musikaren bidez, globalak diren eta gaur egun garrantzi berezia duten gaiei buruzko hausnarketak partekatu ahal izango dituen publiko parte-hartzaileak.