Hamar urte geroago, Indianoak 2013 proiektua

Hamar urte geroago, Indianoak 2013 proiektua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hamar-urte-geroago-indianoak-2013-proiektua/@@download/image/indianoak_1_1362391402.jpg
2013/03/04
berria
Hamar urte geroago, Indianoak 2013 proiektua
XIV. mendean Quebec-era (Kanada) iritsi ziren lehen euskaldun bale-arrantzaleak gogoan, eta 2003an egin zuten desafioa errepikatzeko asmoz, bertako eta Euskal Herriko arraunlariz osatutako trainera batek hamar eguneko ibilbidea egingo du Saint-Laurent ibaian zehar, kultura eta gastronomia uztartuz.


2003an egindako balentria errepikatzeko asmoa dute Angleteko Ibaialde elkarteak eta Montrealgo Euskal Etxeak, Kanadako ingurune hartara joandako lehen euskaldunak gogoan; bale arrantzaleak ziren haiek, eta trainerua zen haien ibilgailua. Horregatik, Indianoak 2013 desafioa egingo dute ekainean: 500 kilometroko ibilbidea Saint-Laurent ibain zehar, Trois-Pistolestik Montrealeraino.

Hamabi etapatan banatuko dute bidea, eta arraunlariekin batera bi euskal sukaldari ere joango dira. Hala, helmuga bakoitzean euskal gastronomia erakutsiko diete bertakoei errezeta errazak eginez, eta ordainetan, afaria eta festa giroa eskainiko dizkiete herritarrek.

Indianoak 2013 kirol eta kultur festa izango da, euskal arraunlarien eta Saint-Laurent ibai hertzeko herritarren arteko loturak indartzeko balioko duena.

Trainerua, zure esku!
Balentria aurrera eramateko, baina, trainerua ezinbestekoa dute. Euskal Herrian eraikitzeko enkargua egina dute dagoeneko, eta haren gastuak ordaintzeko zure laguntza behar dute.

Alegia, traineruaren zati bat sinbolikoki eros dezakezu hemen sartuta. 20 euro baino ez ditu balio, eta txeke bidez edota transferentziaz ordaindu ahal izango duzu, modu erraz eta seguruan. Egin zure ekarpentxoa! Bidaiaren amaieran, gainera, ontzia Montrealgo Euskal Etxeari oparituko diote ekarpena egin duten guztien izenean.