Hamar kandela Txolarre irratiarentzat

Hamar kandela Txolarre irratiarentzat https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hamar-kandela-txolarre-irratiarentzat/@@download/image/20101299117DSC00980-1.JPG
2012/12/13
berria
Hamar kandela Txolarre irratiarentzat
Txolarre Irratiak badu aurten zer ospatu. Tolosaldeko irratiak hamar urte beteko baititu urte bukaeran. Euskara hutsezko programazioa dute eta irratiaren egoitza Anoetan dago, eskualdearen erdigunean.

10 bat lagunek kudeatzen dute irratia eta beste batek programazioa koordinatzen du. 'Tolosaldeko Ahotsa' magazina da saio nagusia; astelehenetik ostiralera egiten dute, 11:00etatik 14:00etara (arratsaldez entzun daiteke berriz ere). Beste zenbait irratirekin elkarlanean ari dira;  Info7 irratiko albiste zerbitzuak ematen dituzte eta Arrosa sarearen barruan daudenez, 16:00etatik 17:00etara, sareko beste irratietako saioak ematen dituzte. Astearteetako 'Mintzatzen' saioan gai sozialak eta zinema jorratzen dute eta asteazkenetan, Koldo Otamendik musikari buruzko 'Bide okerretik' zuzentzen du.
Hamargarren urteurrenaren harira, irudi eta lelo berria plazaratu ditu Tolosaldeko irratiak eta joan den astean bertso saioa egin zuten –argazkian-.  Andoni Egañak honako bertsoa bota zuen: "Tolosari gorazarre/segi lanean Txolarre". Abendura bitartean, beste jarduera batzuk antolatuko dituzte.