Hamar istorio laburrez osatutako 'Hamarreko bitxia' liburua kaleratu du Geuretik Sortuak proiektuak

Hamar istorio laburrez osatutako 'Hamarreko bitxia' liburua kaleratu du Geuretik Sortuak proiektuak Hamar egilek idatzitako kontakizunak dira, Euskal Herriko hainbat herritako egonaldietan sortuak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hamar-istorio-laburrez-osatutako-hamarreko-bitxia-liburua-kaleratu-du-geuretik-sortuak-proiektuak/@@download/image/7f908e35-c309-4ea1-b362-f453ccc97872.jpeg
2024/02/23

Argazkia: Jon Urbe / Foku

Hamar egilek idatzitako kontakizunak dira, Euskal Herriko hainbat herritako egonaldietan sortuak.
Hamar istorio laburrez osatutako 'Hamarreko bitxia' liburua kaleratu du Geuretik Sortuak proiektuak

Geuretik Sortuak proiektuaren baitan, hamar egilek idatzitako istorio labur bana biltzen duen Hamarreko bitxia liburua aurkeztu dute aste honetan. Euskal Herriko sorkuntzari bultzada eta plaza ematea du helburu egitasmoak eta duela hiru urte Geuretik Sortuak beka sortu zuen. Bigarren edizio honetan, 2023-2024an, hogeita bi sortzailek eta hogeita hemeretzi udalerrik hartu dute parte, eta literatura, antzerkia, zinemagintza eta komikia landu dute.

Sortzaileek egonaldiak egin zituzten, joan den urtean, bakoitzari egokitutako herrietan, eta bertan garatu zuten haien lana. Liburuak hamar idazleren lanak jaso ditu: Jon Abrilek Atharratzen sortutako Odolustu kontakizuna; Ainhoa Urienek Nafarroako Goi Erriberan idatzitako Mapa ez da lurraldea; Maite Aizpuruak Araitzen, Larraunen eta Betelun landutako Esnatze basa; Idoia Etxeberriak Ataunen eta Zaldibian ondutako Bai, koanto!; Edorta Jimenezek Mutrikun sortutako Alkolean;  Maitane Perezek Muxikan, Ajangizen eta Errigoitin garatutako Piztiak esnatzen direnean; Saioa Alkaizak Berriatuan sortutako Arrazoiak; Lutxo Egiak Seguran izkiriatutako Lisboako lausoa; Maddi Arocenak Ziortza-Bolibarren idatzi zuen Gollebarren erroak luze, eta Gaizka Sarasolak Larrabetzun sortutako Desagertzen

Hala, Euskal Herriko hainbat txokotako kontakizunak elkarlotu dituzte lan bakar batean, estilo eta kontaera oso desberdinekoak. Dijitalidadeak egin du edizio lana, Josu Landak eta Gotzon Barandiaranek, eta Ainara Azpiazu Aduriz Axpi-k egin du azala. 

Beste alorrei dagokienez, berriz, Hona Bostekoa komiki-bilduma sortu da; Eukalyptus, Olagarrua eta Eraitsi S.L. antzezlanak; eta Lau Elementuak filma.