Hamar "hitz klimatiko” datorrena (eta jada hemen dagoena) hobeto ulertzeko
Irakite globala
Klima-aldaketa larrialdi klimatikoagatik ordezkatua izan da. Fase berri batean gaude, non planetako tenperaturak sekulako ezagutu gabeko mugak gainditu dituen. NBEn idazkari orokorra den Antoni Guterres-ek uda honetan honela deskribatu zuen etapa berri hau: “Berotzeko globalaren aroa amaitu da. Irakite globalaren aroa hemen da”.
Solastalgia
Solasean aritzeko jolas bat badirudi ere, ez da horrela. 2005ean Gleen Albrecht filosofoak erabili zuen eta ordutik geroz eta gehiago erabiltzen da. Neologismo bat da latineko solacium (erosotasuna) eta grekoko algia (mina) aditza uztartzen dituena. Ekoantsietatea bezalako kontzeptuekin oso lotuta dago eta ingurumenaren narriatzea behatzeak sortzen duen tristura eta ondoeza deskribatzeko erabiltzen da.
Topofilia
Solastalgiaren aurkakoa da. Grekotik dator eta literalki "leku batekiko maitasuna" esan nahi du. Zoriontsu izan garen leku jakinek sortzen diguten sentimendua deskribatzen du, emozioak sortzen dituztenak gugan. Oso tresna ahaltsua da klimaren aurkako borrokan, ingurumenaren babesteko sentimendua sortzeko erabili bailiteke. Ez badugu lortzen, bere antonimoa azalduko da.
Eskapismoa
Ardurei izkin egiten saiatzea da, errealitatea ikusi nahi ez izatea. Krisi klimatikoaren testuinguruan pertsona dirudunei egiten die erreferentzia, apokalipsi klimatikoaren aurrean, irtenbideak bilatu ordez euren dirua asmakuntza izugarri garestietan xahutzen dutelako, adibdiez bunker hiperteknologikoak… eta ez, ez da zientzia fikzioa.
Nature positive
Egipton ospatutako azken goi bileran, hainbat zientzialari eta politiko buruk ondorioztatu zuten 1,5 gradutako muga gainditu nahi ez badugu natura eraberritu beharra dugula. Kontzeptu honek ingurunemaren narriatzea gelditzeari egiten dio erreferentzia eta ekosistemak berreskuratzeari. Nola? Fauna basatia eta basoak babestuz edo nekazaritza praktika arduratsuak bultzatuz.
Greenhusing
Greenwashing-aren lehengusua da, boladan dagoena. Greenhushing edo isiltasun berdea —hush xuxurla da ingelesez— erakunde batek ez duenean behar bezala komunikatzeko edo burutzen dituen praktika batzuk isiltzen dituenean gertatzen da, gizarteak ez diezaien greenwashing egiteaz salatu.
Plastikosia
Badakigu mikroplastikoen presentzia uste zena baino larriagoa dela, hain da horrela giza fetoen odol fluxean bertan aurkitu direla. Gainera urtero, milaka eta milaka hegazti eta itsas ugaztun hiltzen ditu, kate trofikoa arriskuan jarriz. Australiar zientzialari talde batek "plastikosis" kontzeptua sortu du hegaztiei mikroplastikoak digestio aparatuan eragiten dizkien hantura kronikoak deskribatzeko.
Itzal klimatikoa
Gure ekintzek planetan duten eragina neurtzeko karbono lorratza erabili ohi digu, hau da, gure eguneroko ekintzek sortzen dituzten igorpenak kontatzen ditugu. Emma Pattee idazleak itzal klimatikoa kontzeptua sortu du eta haratago doa: bertan kalkulatzeko oso zailak diren, baina kliman sekulako eragina duten, kontuak sartzen dira. Adibidez, zure botoa, lan egiten duzun erakundea edo dituzun seme-alaba kopurua.
Natura-defizitaren nahasmendua
Richard Louv-ek, 2005ean definitu zuen kontzeptu hau ingurune naturalarekin harremana ez edukitzeak haurrengan sortzen zituen gabezia fisiko eta psikologikoak deskribatzeko. Ordutik, psikologo eta hezitzaileek honen ondorioak aztertu dituzte eta hiriguneetan gune berdeen garrantzia azpimarratu. Berebizikoak dira haurtzaro osasuntsu baterako. Natuarekin harremana edukitzeak garapen neurokognitiboa hobetzen du eta sistema immunologikoak indartu, gainera estresa ere murrizten du.
Solarpunk
Black Mirror bezalako distopietara ohitu garela dirudien honetan, hainbat aktibista literariok ikuspegi ezkor hau irauli nahi dute: solarpunk edo greenpunk literatura genero berria da, non teknologiak etorkizun hobeago bat ekarriko digunaren itxaropena proiektatzen duen. Istorio utopiko hauen helburua? Etorkizun hobe bat irudikatuz, berau errealitate bihurtzeko pertsonak lanean jartzea.
