Hamar egun pantailarik gabe: gai zara?

Hamar egun pantailarik gabe: gai zara? Maiatzaren 14tik 23ra 32 herritako 5.710 haur eta gazteri aisi pantailak uzteko erronka hasiko dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hamar-egun-pantailarik-gabe-gai-zara/@@download/image/mar18-16-564723005-John-Holcroft.jpg
2019/05/13
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Maiatzaren 14tik 23ra 32 herritako 5.710 haur eta gazteri aisi pantailak uzteko erronka hasiko dute.
Hamar egun pantailarik gabe: gai zara?

Kazeta.eus-ek jakinarazi duenez, aste honetan 10 eguneko erronka bereziari ekingo diote hainbat eskoletako haur eta irakaseek; baietz 10 egunez pantailarik gabe! Euskal Herriko, Biarnoko, Ariexako eta Alsaziako 49 eskoletako haur zein hezkuntz arloko langileek parte hartuko dute desafioan. Hala, bihar hasi eta hilaren 23a arte, telebista, tableta, ordenagailu, bideo joko eta sakelakorik ezingo dute erabili. Horren ordez, eskolak, gurasoek, herriak, edo elkarteek antolatutako jardueretan parte hartzera daude gonbidatuak. Hauek dira Baxe Nafarroako ibarrean antolatutako ekintzak:

- Maiatzak 14, Ahatsako eskolan, 20:00etan. Maite den liburu bat aurkeztu.

- Maiatzak 15, Mendibeko eskolan, 20:00etan. Idaztea maite dutenen lekukotasunak eta idazki irakurketak.

- Maiatzak 18, Duzunaritzeko Etxartian, 10:00etan. “L´emprise numérique” liburuaren idazle den Cédric Biaginiren mintzaldia.

- Maiatzak 19, Behorlegiko Jauregiberrian, 16:00etan. Buztingintzaren bidez ezagutza eta gaitasun transmisioa landu.

- Maiatzak 21, Lekunberriko Leku Berrin, 20:00etan. Memorizazio ariketak; bertsolaritza, kantua eta dantza.

- Maiatzak 25, Mendibeko Mendi Pen, 18:00etan, “10 egun aisi pantailarik gabe” erronkaren festa.