Hamahiru ikuskizun izango dira Bilboko Aurrera Fest jaialdian

Hamahiru ikuskizun izango dira Bilboko Aurrera Fest jaialdian Abuztutik irailera gauzatuko da programazioa, Euskalduna jauregian. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hamalau-ikuskizun-izango-dira-bilboko-aurrera-fest-jaialdian/@@download/image/soinuak haizean.png
2023/07/28
Abuztutik irailera gauzatuko da programazioa, Euskalduna jauregian.
Hamahiru ikuskizun izango dira Bilboko Aurrera Fest jaialdian

Bilboko Euskaldunak AurreraFest! jaialdiaren laugarren edizioa egingo du abuztuaren 18tik irailaren 10era. Orotariko hamalau ikuskizun izango dira egitarauan: musikala, dantza, kabareta, komediak... 

Abuztuaren 18an, Karramarro Impro taldeak El Escondite antzerki interaktiboa eskainiko du. Abuztuaren 20an, Soinuak Haizean taldeak dantza tradizionala eta garaikidea, ganbera musika eta antzerkia uztartzen dituen Itsasoa Laino Dago ikuskizuna taularatuko du. Egun berean, Nerea Garmendiak eta Victor Amilibiak Vaya Pack De Vasc@S umorezko emanaldia egingo dute.

Abuztuaren 24an, Amets Bete Kultur Elkartearen Historias Cercanas antzerki komikoa izango da eta, hurrengo egunean, The One kontzertua izango da. Abuztuaren 26an, Deep Sea Monk taldeak musika emanaldia egingo du, eta abuztuaren 31n Oliver & Liubak Los Inventores eskainiko du.

Loturak Dantza Konpainiak Ausarta dantza esperimentaleko ikuskizuna egingo du irailaren 1ean, eta irailaren 2an, Crossoverren Risión Imposible komedia izango da. Irailaren 3an, berriz, Bazzkun Proiektuak-en Eguzkilore musika ikuskizuna izango da.

Irailaren 6an, Raquel Torresek eta Ane Lindanek Despotorre bakarrizketarekin barrez jarriko dute publikoa. Hilaren 7an, Ilargiren Beldurrekin Dantzan kontzertua izango da 0E aretoan. Azkenik, irailaren 8an, Olatz Garciak emanaldia eskainiko du, The Standarse Of My Chilhood biraren barruan.

Ikuskizunak abuztuaren 18tik irailaren 10era izango dira, 0E aretoan, eta hamar eurotan daude sarrerak salgai www.euskalduna.eus webgunean.