Hamalau eta hemezortzi urte arteko gazteei zuzendutako Iruñeko literatur lehiaketaren 34.edizioa martxan da

Hamalau eta hemezortzi urte arteko gazteei zuzendutako Iruñeko literatur lehiaketaren 34.edizioa martxan da Apirilaren 19ra arte bidal daitezke poesia edo narrazio lanak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hamalau-eta-hemezortzi-urte-arteko-gazteei-zuzendutako-iruneko-literatur-lehiaketaren-34-edizioa-martxan-da/@@download/image/certamen literario eus.png
2024/03/15
Apirilaren 19ra arte bidal daitezke poesia edo narrazio lanak.
Hamalau eta hemezortzi urte arteko gazteei zuzendutako Iruñeko literatur lehiaketaren 34.edizioa martxan da

Iruñeko Udalak Gazteentzako Literatur Lehiaketaren 34. edizioa aurkeztu du, Iruñean erroldatuta dauden edo hirian ikasten duten 14 eta 18 urte bitarteko gazteek poesia eta narrazioa idaz dezaten. Bi kategoria bereiziko dira, adinaren arabera: bata, 14 eta 16 urte artekoena, eta, bestea, 17 eta 18koena.

Poesia eta narrazioa modalitateak daude, euskaraz eta gaztelaniaz. Poesian gutxienez hamalau bertso eta gehienez berrogei idatzi behar dira. Narrazio laburrean, berriz, lanak bi eta bost folio artekoak izan beharko dira, alde bakar batetik, eta lerroartean tarte bikoitzaz. Lan bakarra aurkez daiteke modalitate eta hizkuntza bakoitzeko; beti ere ezberdina izan beharko da, ez da itzulitako lanik onartuko. Jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dira idazlanak eta gaia librea izango da.

Apirilaren 19ra arte aurkeztu daitezke lanak https://letrajoven.pamplona.es/eu/ webgunearen bidez. Parte-hartzaileek formularioa bete eta lana PDF formatuan erantsi beharko dute, obraren izenburua artxiboaren izen gisa jarrita. Ezingo da aipatu, ez fitxategiaren izenean ez edukian, egilea nor den, ezta haren datu pertsonalik ere.

Irabazleak ekainean hautatuko dira, eta saritutako lanak webgunean bertan argitaratuko dira.