Hamaika Telebistaren saio berria, 'ZokorriZta': Lehen atala

Korrikarekin lotura zuzena du Hamaika Telebistak kaleratu berri duen ZokorriZta websail umoretsua. Korrikan hainbat pertsonaia ezagutu zituzten, Eñaut Gantxegi aktorearen bitartez. Hemendik aurrera, ZokorriZta Hamaikaren pertsonaia berria izango da, hara eta hona ibiliko dena. Donostiako Jazzaldian eta Hatortxu Rock jaialdian ibili da. Teknologia berriekin eta sare sozialekin egiten duten apustuaren parte izango da.