Hamaika telebistak "Belarri bero, bai esan?" websaila estreinatuko du

Hamaika telebistak "Belarri bero, bai esan?" websaila estreinatuko du Gaur hasiko dira umorezkoa fikzioa ematen Hamaika telebistan. Websail berri honek ikuspuntu feminista batetik lantzen du sexualitatea. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hamaika-telebistak-belarri-bero-bai-esan-websaila-estreinatuko-du/@@download/image/Captura de pantalla 2023-04-26 a las 8.23.35.png
2023/04/26

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Gaur hasiko dira umorezkoa fikzioa ematen Hamaika telebistan. Websail berri honek ikuspuntu feminista batetik lantzen du sexualitatea.
Hamaika telebistak "Belarri bero, bai esan?" websaila estreinatuko du

Telefono linea erotiko batean lan egiten duen emakume batzuk dira protagonista eta sei atal izango ditu. Orain arte, herriz herriko proiekzioetan ikusi ahal izan da. Gaurtik, lehen aldiz telebistan eta Internet bidez ikusteko aukera egongo da Hamaika telebistari esker. Gaurtik hasita, asteazkenero, atal bat emango da sei astetan zehar. Atalak Kolpez kolpe saioaren barnean igorriko dira, eta 15 minutuko iraupena dute. Haimaka telebistaren nahierako zerbitzuetan edo Youtuben ere ikusi ahal izango dira atalak. 

Websailaren sortzaileak Zehar taldea osatzen duten Uxue Bereziartua, Aitor Altuna eta Uxue Amonarriz dira. Websaileko lau aktore protagonistak, berriz, Olatz Beobide, Nerea Arriola, Olaia Gil eta Dorleta Urretabizkaia dira. Bigarren plano batean Aitziber Garmendia, Kepa Errasti, Iñake Irastorza eta Asier Hernandez ere agertuko diraSexuaz esplizituko hitz egiten da websailean, beti ere sexuaren ikuspuntu feminista jorratuz, umorez josita eta euskaraz. 

2021eko azaroan estreinatu zen Hernanik. Ordutik 24 herritan proiektatu da websaila, izan kultur etxe, gaztetxe eta bestelako kultur espazioetan. Gaurtik aurrera, edonoren eskura egongo da, noiz nahi gozatu ahal izateko.