Hamaika mundu, bakar batean

Hamaika mundu, bakar batean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hamaika-mundu-bakar-batean/@@download/image/20115264834Mundumira_kartela.jpg
2012/12/13
berria
Mundumirak herrialde ezberdinetako musikak, artisautza eta zaporeak bilduko ditu asteburu honetan Elgetan. Besteak beste, antzerki emanaldiek, hitzaldiek eta Euskal Herriko Boulder Txapelketak borobilduko dute aurtengo eskaintza.

Aurreko urteetan Debagoiena bailarako beste hainbat herritan egin legez, udaberri honetan ere –eta hau zazpigarrena da– Euskal Herria aldizkariak eta Debagoieneko Mankomunitateak Mundumira antolatu dute Elgetan, munduko kulturen festa handia.

Maiatzaren 27, 28 eta 29 egunetan izango da. Elgetako kaleak mundu osoko musikaz, antzerkiaz, gastronomiaz eta kale animazioaz kutsatuko dira.

Mendiarekin eta eskaladarekin zaletuta dabiltzanek, adibidez, hitzaldiak (Euskal Mendizale Federazioak antolatua), mendi-irteerak eta Euskal Herriko Boulder txapelketa (frontoian) izango dituzte aukeran.  

Munduko musiken gozatzeko aukera ere izango da bazter guztietatik etorritako taldeen eskutik: Los Delinqüentes (Andaluzia), Dub Inc (Frantzia), The Billie Jeans (Euskal Herria), Habana con Kola (Kuba), Mery May + Ain_1 (Euskal Herria), Andrakan (Euskal Herria), La Troba Kung-Fu (Herrialde Katalanak), Jorginho (Brasil), Moya Kalongo (Mozanbike) eta Oreindik (Euskal Herria).

Azoka bat baino gehiago ere prestatuko dute (mendia, gastronomia, artisautza, produktu ekologikoak…) eta kale animazioak eta antzerkiak beteko dituzte Elgetako kale-kantoiak.

Bestalde, urteroko ohiturari eutsita, Mundumira kamiseta solidarioa jarriko dute salgai eta bildutako dirua nazioarteko kooperazioko hiru proiektutara bideratuko dira.


Egitaraua


MAIATZAK 27, OSTIRALA
19:00. Mahai-ingurua: Euskal mendizaletasunaren oraina eta etorkizuna. (Euskal Mendizale Federazioa)
20:30. The Billie Jeans (EH). Funk, reggae, hip hop. Mundumira eszenatokia. Kutxa Kultur Zirkuitua.
22:00. Oreindik (EH). Rock, funk. Kutxa Kultur Zirkuitua.
24:00. Espaloia kafe antzokia: Musika festa The Billie Jeans taldearekin.

MAIATZAK 28, LARUNBATA
09:00. Igoera:Elgeta-Karabieta-Egoarbitza-Intxorta-Intxorta Txiki-Iturutz-Elgeta. (4 ordu). (Mendiak eta Herriak).
09:30. BTT zeharkaldia. 30 Km.
11:00.
Kultur ibilbideak Debagoienako Turismo bulegoen eskutik
.
IV. Autokarabana kontzentrazioa (El Casco lantokiko aparkalekuan)
'Munduari bira' elkar Marrazki Lehiaketaren erakusketa eta sari banaketa ekitaldia.
Mundumira elastikoaren aurkezpena. Etekinak nazioarteko kooperazioko hiru proiektura bideratuko dira.
11:00. Azoken irekiera: Mendia eta senderismo azoka, Artisautza, Gastronomia azoka. GGKE-Elkartasun foroa, proiektu, ikus-entzunezko eta erakusketen aurkezpena.
11:00. Euskal Herriko Boulder Txapelketa. 
12:00.  Habana con Kola. Kubako musika tradizionala. Mundumira eszenatokia. Obra Social 'La Caixa'
13:00. Artea Teatro (Aragoi) taldearen Crazy Test antzezlana.Auto, moto eta txirrindula piezez egindako makina autopropultsatuen ikuskizuna.
17:00. Munduko dantzak ikasteko tailerra (plazan).
17:00. Euskal Herriko Boulder Txapelketa (frontoian).
18:30. Ikus-entzunezkoa: Viaje tranquilo al sol de medianoche. (Sorbeltz Elkartea).
19:00. Moya Kalongo (Mozanbike). Erritmo tradizionalak eta afrobeat musika jotzen dituzten sei musikari bikain.
21:00. Dub Inc (Frantzia). Reggae musika talde aparta. Afrikar eta arabiar doinuen eragina ere igartzen zaio. Mundumira eszenatokia.
23:00. Los Delinqüentes (Jerez de La Frontera). Jai mundiala erritmo flamenko, rock eta rumbekin, mestizajea eta garrapateroa maite dituen talde horren eskutik.
02:00.  Espaloia kafe antzokia: Reggae musika festa.

Eta, MAIATZAK 29 IGANDEAN, gehiago! Egitarau osoa hemen.