Hamaika ikusteko
12 bat lagunek osatzen dute Hamaika Telebistako lantaldea, baina gutxi diren arren, ez dira hedabide txikia. Apirilean egoitza berria zabaldu zuten Donostian, Gipuzkoako emisioa hasi zenetik bi urtera, hain zuzen, eta nazio mailako edukiak ekoitzi eta ikus-entzulego zabalago batengana iristeko helburuarekin gogor ekin diote lanari bertatik. 2006an ereindako hazitik uzta jasotzen hasiak dira dagoeneko, eta bide beretik jarraituko dute aurrerantzean ere.