'Hamaika entzuteko!' irrati piezen lehiaketara lanak bidaltzeko epea zabaldu dute

'Hamaika entzuteko!' irrati piezen lehiaketara lanak bidaltzeko epea zabaldu dute Bost minutu baino gutxiagoko audio-piezak bidali behar dira azaroaren 22ra arteko epean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hamaika-entzuteko-irrati-piezen-lehiaketara-lanak-bidaltzeko-epea-zabaldu-dute/@@download/image/DK_irratia_estudioak_2023_1200x800.jpg
2023/10/31
Bost minutu baino gutxiagoko audio-piezak bidali behar dira azaroaren 22ra arteko epean.
'Hamaika entzuteko!' irrati piezen lehiaketara lanak bidaltzeko epea zabaldu dute

Irrati-pieza labur eta originalen ekoizpena eta difusioa bultzatzea helburu duen Hamaika entzuteko! irrati-piezen IX. lehiaketa antolatu dute Donostia Kulturak eta DK Irratiak.

Gaia guztiz askea da eta edozein motatako irrati-pieza izan daiteke: irrati-fikzioa, irrati-kazetaritza, erreportajea, dibulgazioa… Adin eta nazionalitate guztietako herritarrek har dezakete parte lehiaketan, taldeka nahiz banaka. Bost minutu baino gutxiago irauten duten audio-piezak aurkeztu beharko dira, eta onartutako hizkuntzak euskara eta gaztelania izango dira. Audioak originala, ez-komertziala, irratian emititu gabea eta beste sariketetan saritu gabea izan behar du.

Irrati-piezak dkirratia@donostia.eus helbidera bidali behar dira, azaroaren 22ra bitarte. DK Irratiaren estudioa eta bestelako baliabideak erabiltzeko aukera izango da, lehiaketara aurkezteko irrati-pieza grabatu eta editatzeko. Dena dela, ez da beharrezkoa DK Irratia erabiltzea. 

Aurkeztutako lanaren originaltasuna, sormena eta interesa izango ditu kontuan epaimahaiak. Irrati pieza onenank 800 euro jasoko ditu, eta euskarazko audio onenak, 600. Euskarazko audio onenaren saria euskaraz aurkeztutako audio onenari emango zaio, baldin eta irrati-pieza onenaren saria lortu ez badu. Sari-banaketa abenduan izango da.

Zalantzarik izanez gero, dkirratia@donostia.eus helbidera idazteko eskatu dute antolatzaileek.