"Hamaika begirada Palestinari, Euskal Herritik" erakusketa ikusgai da Errenterian

Biladi Hadi brigada Palestinan izan zen 2010eko urtarriletik irailera bitartean. Jerusalem, Nabuls, Hebron, Aida errefuxatuen gunea eta Ramala bisitatu zituzten, besteak beste, eta bertan jasotako irudiak bildu nahi izan ditu euskal taldeak. Emaitza Mikelazulo kultur elkartean dago ikusgai, Errenterian.
Musikari, kazetari, idazle, pailazo, bertsolari, zinemagile, ikasle eta kurturgintzan nahiz herrigintzan diharduten hainbat lagun joan ziren iragan urtean Palestinara. Bertako begiradak jaso nahi izan zituen Biladi Hadi brigadak, haiei elkartasuna adierazteko. Beraien sufrimenduaren lekuko izan ziren, gainera.
Orain, ikusitakoa iruditan bildu dute 'Hamaika begirada Palestinari, Euskal Herritik' erakusketan. Konpromisoz betetako begiradak ikus daitezke irudietan, herrian arteko zubiak eraikitzeko helburua dutenak.
Biladi Hadi brigadako lagunez gain, beste hainbat euskaldunek ere jarri dizkiete hitzak irudiei. Aretoan erakutsitakoa, halaber, guztiaren lagin bat baino ez da, proiektu zabalago baten zatia. Izan ere, Israeli Boikot ekimenarekin bat egina, argazki-liburu bat osatu dute, musikaz lagunduta.
Erakusketa otsailaren 5era arte izango da bertan.