Hamahiru talde arituko dira Azkena Rocken

Hamahiru talde arituko dira Azkena Rocken https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hamahiru-talde-arituko-dira-azkena-rocken/@@download/image/2012238785azkenarock.jpg
2012/12/13
berria
Ekainaren 14tik 16ra egingo dute Azkena Rock jaialdia Mendizabalen. Aurtengoa XI. edizioa izango da, eta Black Sabbath eta Lynyrd Skynyrd kartelburuez gain, My Morning Jacket, Blue Öyster Cult, Pentagram, North Mississippi Allstars, Dropkick, Murphys, Ben Kweller, Danko Jones, edota Frank Turner And The Sleeping Souls taldeak ere arituko dira bertan. Kontzertuak ikusteko hiru eguneko bonoak 102 euro balio ditu, eta bertan akanpatzeko aukera emango du, lekuak bete arte.

Euskal Herriko rock jaialdirik ospetsuena bilakatu da Azkena Rock. Udararekin batera, nazioarteko talde ezagunak biltzen dira Gasteizen. Duela bi hilabete aurkeztu zituzten kartelburuak, eta orain beste hamairu taldek bat egin dute.

Sarrerak salgai daude dagoeneko Tick Tack Ticket eta FNAC, Carrefour, Bloody Mary eta beste hainbat saltokitan. Dena dela, jaialdiko txarteldegian ere erosi ahal izango dira, ohikoa baino prezio garestiagoan. Halaber, egun bakarreko sarrerak ere izango dira eskuragai, baina kasu honetan, jaialditik irteterakoan ezin izango da berriro ere barrura itzuli.

Ordutegia arratsaldeko ordubatetatik gaueko ordubatak arte bitartekoa izango da hiru egunetan. Pultsera dutenek, ordea, bertan akanpatzeko aukera izango dute.

Black Sabbath


Heavy metal talde britainiar ospetsuko kideak berriro bilduko dira Mendizabalen; Ozzy Osbourne eta lagunek kantarik mitikoenak eskainiko dituzte.
Black Sabbath

Lynyrd Skynyrd


Talde estatubatuar mitikoak rock-blues estiloa bere egin du, eta Free Bird edota Sweet Home Alabama kanta ezagunak taularatuko ditu Azken Rocken.
Lynyrd Skynyrd

Gainerako taldeak


My Morning Jacket, Blue Öyster Cult, Pentagram, North Mississippi Allstars, Dropkick, Murphys, Ben Kweller, Danko Jones, Frank Turner And The Sleeping Souls, Graveyard, Sallie Ford & The Sound Outside, Israel Nash Gripka, Lüger eta Lions in the Street