Hamabost ikuskizun izango dira Zarauzko Kalerki jaialdian
Zarauzko Kalerki jaialdiaren hogeita hamargarren edizioa bihartik larunbatera izango da martxan. Hamabost ikuskizun egingo dituzte hiru egunetan, haur, nerabe, gazte zein helduei zuzendurikoak. Aurten, Santa Klarako atarian ere gauzatuko dira hainbat ikuskizun.
Antzerkia, ikuskizun ibiltariak, zirkua, dantza, keinu antzerkia eta bestelako saioak izango dira, Euskal Herriko konpainiek zein kanpokoek eskainiak.
Biharko egitarauaren barruan izango dira Cristophe Paviaren Orrazkera misteriotsuak, Madrilgo Mireia Miracleren #Sueña, eta Kataluniako Los Galindosen *MDR (Muerto de risa).
Ostiralean, Tiritantes Circo Teatroren Bazen Behin, Kamikaz Kolektiboaren Troia, eta Eva Guerrero eta Doos Colectivoren LOF (Ladies on Fight) ikusi ahal izango dira, besteak beste.
Larunbatean, berriz, Trapu Zaharra konpainiaren Mesede bat egitearren; Dantzaz-en Menu; Piszifaktoria Ideien Laborategiaren Asfaltoaren azpian, euria; eta Deabru Beltzaken Su Danborrak izango dira.
Egitarau osoa hemen kontsulta daiteke.
