Hamabosgarren emaztegaia

Hamabosgarren emaztegaia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hamabosgarren-emaztegaia/@@download/image/swaziland_1380717955.jpg
2013/10/07
albiste-laburra
Lobambatik hamar kilometrora bizi da Timothy Mtetwa Swazilandiako erregea, Lozitha Stae House jauregian. Berriki bere hamabosgarren emaztea izango dena aukeratu du, hemezortzi urteko Sindiswa Dlamani –Mtetwak 45 urte ditu–. Eta bai, aukeratu diogu, Reed Dance edo Birjinen Dantza ekitaldian ikusi zuelako iraila hasieran, errege-leinukoa dela agerian uzten duten luma gorriak buruan zituela dantzan, eta erregeak bere arena zabaltzeko asmorik ez zuela ziurtatu bazuen ere, Dlamani gaztearekin ezkonduko dela iragarri du orain. Albisteak kritika oldeak eragin ditu. Swazilandiako biztanleen %70 pobrezia gorrian bizi da.