Hamabi emakumeren ilustrazioekin osatutako 'Baloreak' erakusketa zabaldu dute Donostian

Hamabi emakumeren ilustrazioekin osatutako 'Baloreak' erakusketa zabaldu dute Donostian Bidasoa ibaiko migratzaileen drama ardatz hartuta, ilustrazioek eta balio unibertsalek osatzen dute erakusketa. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hamabi-emakumeren-ilustrazioekin-osatutako-baloreak-erakusketa-zabaldu-dute-donostian/@@download/image/Julia Lasa_Paz.jpg
2024/04/22
Bidasoa ibaiko migratzaileen drama ardatz hartuta, ilustrazioek eta balio unibertsalek osatzen dute erakusketa.
Hamabi emakumeren ilustrazioekin osatutako 'Baloreak' erakusketa zabaldu dute Donostian

Nerea Kortabitarte kazetariak Baloreak liburua kaleratu zuen iaz, "Gipuzkoako hamabi emakumeren ilustrazioen bidez egindako ibilbide poetikoa". Ilustrazio bakoitza balio unibertsal batekin eta Kortabitartek idatzitako poema batekin lotuta dago. Egileak adierazi zuenez, "Bidasoa ibaiko migratzaileen dramaz sentsibilizatzea eta hildako guztiei omenaldia egitea" da liburuaren helburua.

Orain, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren harira, izen bereko erakusketa zabaldu dute Gipuzkoako hiriburuan. Erakusketa liburuaren isla da eta bertan parte hartutako hamabi emakume gipuzkoarren lanak daude bertan: Ane Garmendia, Jone Taberna, Julia Lasa, June Martin, Maialen Arocena, Maore Sagarzazu, Nerea Bermejo Bermi, Naiara Goikoetxea, Noelia Sierra, Patri Taberna, Sara Essery eta Zuriñe Uriarte.

Erakusketa, liburua bezalaxe, "ibilbide poetiko bat" dela azaldu dute, hamabi emakume horien ilustrazioak eta hamabi balio unibertsal biltzen dituena. Antolatzaileen hitzetan, "hitzaren iraultza isilaren bidez, Bidasoa ibaiko migratzaileen drama aditzera ematen du". 

Erakusketa maiatzaren 4ra arte egongo da irekita, Udal Liburutegi Nagusian.