Hallstatt

Hallstatt https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/05/13
albiste-laburra
Hallstatt
Herri honi Burdin Aroko kulturak eman zion izena; alemaniaeraz horixe esan nahi baitu Hallstatt hitzak, Burdin Aroa. Austriar mendi artean dago eta izen bereko lakuaren hegian. Argitu gabeko misterioa da herriaren sorkuntza data, baina historialariek K.A. 5000 urtekoak diren hainbat aurkikuntza egin dituzte. Artean, 1.000 zulo baino gehiago dituen historiaurreko hilerri bat. Horrela bada, Hallstatekoa historian sortu ziren lehen herrien artean egongo litzateke. Bizitzeko toki aproposa izan da betidanik, lakua eta mendiak inguruan izateaz gain, gatz hobiak ere badaude eta bertan. 1997an Gizadiaren Ondare izendatu zuen Unescok.