Halloween Records w / Sound Effects

50eko hamarkadako beldurrezko film zahar eta merkeekin erabat eroturik dauden Kaliforniako hiru surflarik osatzen dute talde rockero instrumental xelebre hau. Agertokira mozorrotuta ateratzen dira eta beren kantak reverb eta fuzz gitarra efektuekin jantzita datoz. Horiei esker, abestiak oihartzun burrunbatsuan bilduta ateratzen dira bozgorailuetatik, kobazulo batean grabaturikoak balira bezala. Pelikuletako zatiak txertatzen dituzte, gainera; horren erakusle Satanismo doinua, zeinetan izenburua behin eta berriro errepikatzen duen emakumezko ahots beldurgarria entzun daitekeen. Txoratzekoa.