Halima Aden, estereotipoak apurtuz
Modelo honek molde guztiak hautsi ditu; bera da Vogue aldizkarian hijabarekin azaldu den lehen emakumea. Ezagutzen duzu?

Halima Aden modelo keniatarra da. Kakumako errefuxiatu gunean jaioa, Miss Minnesota edertasun lehiaketan hijabarekin azaldutako lehen emakumea izan zen, eta orain, Vogue moda aldizkarian zapiarekin azaldu den lehen emakumea bihurtu da.
Aden aukeratu izanak aniztasuna irudikatzen du, estereotipoak apurtuz; izan ere, modeloa izateaz gain, Aden errefuxiatu ohia da, eta giza eskubideen alde borrokatzen du. Ez du inoiz hijaba kentzen, eta hala desfilatzen du modelo pasareletan; bere borrokaren ikur bihurtu du. Zer iruditzen zaizue?