Hala Bediren programazio berria

Hala Bediren programazio berria https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hala-bediren-programazio-berria/@@download/image/20111118324halabedi1.jpg
2012/12/13
berria
Arabako irrati libreak parrilada antolatu du azaroaren 19an programazio berria aurkezteko

Gasteizko Hala Bedi tabernan, Aiztogile kalean, 12:00etatik aurrera ez da musika eta jateko eta edatekorik faltako. Ikasturte berriari dagokion programazioa aurkezteko Parrillada 2011-2012 jaia antolatu dute, zuzeneko emisioarekin.

Jada tradizio bihurtzen ari den jai honetan hainbat nobedade emango dituzte ezagutzera. Astelehenetik ostiralera 14:00etatik 16:00etara bertan ekoitzitako bi saio musikal berri entzun ahal izango dira. Lehenengoa, Intangible Itaca; gurean ezagunegiak ez diren munduko leku ezberdinetako musika eta taldeak ezagutarazi nahi dituen gaztelerazko ordubeteko irratsaioa. Bigarrena, Stand bai; Euskal Herrian sortzen diren nobedadeei arreta berezia jarriko dien euskarazko saioa.

Horretaz gain, astelehen gauetan 22:00etatik 23:00etara eztabaida saioa berreskuratu dute, El quid de la cuestion izenekoa, eta euskarazko arratsalderoko Zebrabidea saioa Tas-Tas irrati librearekin eta Antxeta irratiarekin elkarlanean burutuko da.

Erne jarri, bada, belarriak!!