Hala Bedi Irratiak, 30 urte

Hala Bedi Irratiak, 30 urte https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hala-bedi-irratiak-30-urte/@@download/image/hala_bedi_kolpe_1370331462.jpg
2013/06/04
berria
Hala Bedi Irratiak, 30 urte
Badira ia hiru hamarkada Gasteizko Hala Bedi Irratiak lehen emisioak hasi zituenetik, eta urteurrena behar bezala ospatzeko dozena bat ekitaldi prestatu dituzte bertako langile nahiz bazkideek. Larunbatean, esaterako, urteurren kanta aurkeztuko dute orain arteko ibilbideaz hausnartzeko balioko duen ekitaldian: 12:30ean Hala Bedin Irratian!


Hala Bediko kideek dioten moduan, 1983ko abuztuan ekin zion irratiak uhinak okupatzeari. Komunikatzeko modu ezberdin bat bilatzea zuten, eta ahotsa ez zuten horiei ahotsa ematea zen helburua. Urteak aurrera, jendartea ez ezik irratia bera ere ikaragarri aldatu da, eta egun 100 lagun inguru igarotzen dira astero Bueno Monreal kaleko estudiotik irratsaioak osatzen laguntzera. Halaber, emisioen %40 euskaraz egiten dute, eta etorkizunean euskara hutsezko emisioa egiteko asmoz, proiektu berri bat abiatu nahi dute: Hala Bedi Bi.

Baina horren aurretik, eta hiru hamarkadako ibilbidea ospatzeko, hainbat ekitaldi antolatzen ari dira bertako langile nahiz halabelarri edo bazkideak. Gasteizko Gaztetxearen 25. urteurrenarekin bat egin dute, eta hainbat kontzertu, hitzaldi, jaialdi… egin dituzte dagoeneko.

Larunbat honetan, ekainak 8, Hala Bediren kanta aurkeztuko dute estudioan 12:30ean. Horren aurretik, ekitaldi berezia egingo dute 30 urteko ibilbidearen hausnarketa gisa, eta era berean, halabelarriak biltzeko egiten ari diren kanpaina aurkeztuko dute.

Johnny & Joseph
Countrya oinarri duen urteurren kanta osatu du Johnny & Joseph bikoteak. Kolpez kolpe euskal kanta ospetsua bertsionatu dute, eta larunbatean aurkeztuko dute, beren ohiko kontzertua eskaintzeaz gain. Gainera, edariak eta pintxoak dastatzeko aukera izango da.