‘Hala Bedi Irratia 30 urte kolpez kolpe’

Diskoa kalean da. Gasteizko Hala Bedi irrati librearen 30. urteurrenaren harira, hamabost taldek gauzatutako hamabost abestiren moldaketak biltzen ditu lanak, tartean, Betagarri, Izaki Gardenak, Xabier Montoia eta Anai Arrebak musikarienak.