Haizea Cosgaya barakaldotarrak irabazi du Kaixomaitia.eus-en Kontaketa Erotikoen Lehiaketa

Haizea Cosgaya barakaldotarrak irabazi du Kaixomaitia.eus-en Kontaketa Erotikoen Lehiaketa Zigor Saizar getariarraren eta Ernesto Prat berriozartarraren lanak izan dira bigarren eta hirugarren saria lortu dutenak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/haizea-cosgaya-barakaldotarrak-irabazi-du-kaixomaitia-eus-en-kontaketa-erotikoen-lehiaketa/@@download/image/KEL-III.-Sari-Banaketa-Irabazleak-1000x700.jpeg
2023/04/04
Zigor Saizar getariarraren eta Ernesto Prat berriozartarraren lanak izan dira bigarren eta hirugarren saria lortu dutenak.
Haizea Cosgaya barakaldotarrak irabazi du Kaixomaitia.eus-en Kontaketa Erotikoen Lehiaketa

Hamasei idazle aurkeztu dira Kaixomaitia.eusen Kontaketa Erotikoen Lehiaketaren III. ediziora eta horietatik zortzi finalista hautatu dituzte epaimahai lanetan aritutako Antxiñe Mendizabal editoreak eta Dorleta Kortazar ipuin kontalariak. 

Lehen hiru postuak honako hauek lortu dituzte: Haizea Cosgayaren Hats lurrina, Zigor Saizarren Urbasako dama, eta Ernesto Prat Urzainkiren Distopia bertikala

Hurrengo sailkatuak, berriz, hauek izan dira: Ugaitz Agirreren Sorginkerietan, Mikel Casusoren Ad Libitum, Garazi Auzmendiren  Katarsia, Urtzi Ruiz de Azuaren Etxeratutakoan eta Garazi Urretabizkaiaren On egin

Lehen hiru sailkatuek 1000, 500 eta 250 euroko diru-saria, 100 euroko Elkar opari txartela eta liburu-sorta jaso dituzte hurrenez hurren; gainerako sailkatuek, berriz, 100 euroko opari txartela eta liburu-sorta.