Haira Aizpuruak irabazi du Gazte Xilaba
Itsasun jokatu zen Gazte Xilabaren finala eta sei bertsolarik hartu zuten parte, Xan Alkhatek jarritako gaien inguruan kantatuz: Amaiur Aizpuru, Johane Larre, Haira Aizpurua, Unax Aizpurua, Haize Lekuona eta Nahia Etcheverry.
Ainhoa Sarasua, Zuhaitz Olazabal eta Maialen Berrak egin zuten epaile lana eta, puntuazioari jarraituz, Haira Aizpurua izendatu zuten irabazle. June Elizondo San Sebastianek jantzi zion txapela. Nahia Etcheverry hautatu zuten errimategi aberatsena izandako bertsolari eta Mari Karmen Albizuk eman zion lore-saria.
Haira Aizpurua ekainaren 15ean Arantzan jokatuko den Euskal Herriko finalerako sailkatua da, eta harekin batera baita Nahia Etchevarry eta Unax Aizpurua ere.
