Haira Aizpuruak eta Eki Mateorenak irabazi dute Bertsuxurla txapelketa

Haira Aizpuruak eta Eki Mateorenak irabazi dute Bertsuxurla txapelketa Hiru bikote aritu dira kantuan finalean, giro onean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/haira-aizpuruak-eta-eki-mateorenak-irabazi-dute-bertsuxurla-txapelketa/@@download/image/325392680_557318219784841_4150722488624958137_n.jpg
2023/01/31

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Irudiak: Bertsularien Lagunak

Hiru bikote aritu dira kantuan finalean, giro onean.
Haira Aizpuruak eta Eki Mateorenak irabazi dute Bertsuxurla txapelketa

Asteburuan jokatu zuten Bertsuxurla txapelketaren lehen edizioko finala Pausun, eta Haira Aizpurua eta Eki Mateorena izan dira txapeldunak. Izaro Bilbao eta Ibai Lekuona gelditu dira bigarren, eta June Aiestaran eta Oier Urreizti hirugarren. Xalbat Altzugarai eta Leire Casamajou aritu ziren gai-jartzaile lanetan.

Euskal Herri osoko 16 eta 22 urte arteko hemezortzi bertsolari gazte aritu dira kantuan txapelketan. Hiru kanporaketa jokatu dira finalaren aurretik eta horietako bakoitzean irabazle izandako bikoteek kantatu dute finalean. 

Ekimenaren helburuak Ipar Euskal Herrian bertsozaletasuna sustatzea, euskarari beste arnasgune bat ematea, eta Euskal Herriko bertsolari gazteei beste plaza bat eskaintzea dira.