Hainbat ikastaro izango dira UEU-n ikasle nafarrentzat zein publiko orokorrarentzat
Aurrez aurreko eta online motako hamalau doako ikastaro egingo dituzte martxotik urrira bitartean eta izen-ematea denei irekita dago.

Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko departamenduarekin elkarlan hitzarmena sinatu du UEUk eta, hala, hainbat ikastaro egingo dituzte datozen hilabeteetan, martxotik urrira bitartean. Hauek izango dira ikastaroak:
- Gure eskola hezkidetzen (ikasgela birtuala)
- Aniztasuna gure eskoletan: behar anizkoitzen aurreko estrategiak (aurrez-aurrekoa)
- Pertsonarengan zentratutako osasungintza- Arreta integrala eta Komunikazio klinikoa (aurrez-aurrekoa)
- Ikusmira aldatzeko feminismotik zelatan (ikasgela birtuala)
- Haur eta gazteen kontrako sexua abusuak (ikasgela birtuala)
- Flipped classroom: gela hankaz gora! (aurrez-aurrekoa)
- Gaitasun zientifiko-teknologikoak (STEAM) lantzeko proiektuak (aurrez-aurrekoa)
- Irakurketa erraza (aurrez-aurrekoa)
- Oinarrizko Zeinu Hizkuntza (LSE): irisgarritasun komunikatiborako tresna berriak eraikiz (aurrez-aurrekoa)
- Hizkuntza Trataera Bateratua: Euskara, gaztelania eta atzerriko hizkuntza modu integratuan lantzen (ikasgela birtuala)
- Adikzioak ezagutuz ekin. Osasun Zientzietako ikasle eta profesionalentzat prestakuntza (aurrez-aurrekoa)
- Sexu-hezkuntza lantzen haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzan (ikasgela birtuala)
- Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: produktibitatea hobetzeko metodoen oinarriak eta tresna digital lagungarriak (ikasgela
birtuala) - Indarkeria matxisten kasuen arretan eta esku-hartzean begirada feminista (aurrez-aurrekoa)
Ikastaroak doakoak dira eta izen-ematea denei irekita dago, baina unibertsitatean ikasten ari diren nafar ikasleek izango dute lehentasuna. Ikastaro hauek egiteagatik, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) ECTSak edo kredituak eskainiko dizkie bertako ikasleei eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenduak irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatu ditu.