Hainbat herritarrek eta taldek bat egin dute Iruñeko peñekin

Hainbat herritarrek eta taldek bat egin dute Iruñeko peñekin https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hainbat-herritarrek-eta-taldek-bat-egin-dute-iruneko-penekin/@@download/image/2010615012san-fermin.jpg
2012/12/13
berria
"Gure lana garatzeko gero eta oztopo gehiago aurkitzen dugu, eta hori batez ere Udalak elkarteen eta kulturaren xarean darabilen jarrerarengatik", azaldu dute agiri baten bidez peñei elkartasuna adierazi dieten eragileek. "Gure elkarteen aniztasuna guztiek ezagutzen dute, bertan mota guztietako sentsibilitate sozial nahiz politikoen bazkideak baitaude", gaineratu dute.

Peñetako bi ordezkari deklaratzera deitu dituzte, joan den urteko sanferminetan jarritako pankartek "terrorismoa goraipatzen" zutelakoan. Euskal preso bana ageri zen pankartetan. Peñei eraso gehiagorik ez; adierazpen askatasuna lelopean elkarretaratzea egin dute hainbat herritarrek bi kide epailearen aurrean igaro behar izana salatzeko.