Haimar Arejita (Gatibu): "Kultura denon ardura da"

Laukote bizkaitarrak 'Zazpi kantoietan' diskoa aurkeztuz itxiko du 2012a; lau urte joan dira aurreko lanetik. Gatiburi gitarra doinua jartzen dionarekin egin dugu berba.
Badator bosgarrena! Eta? zer?
Ba, emozioa ez da lehen aldikoa bezain indartsua, baina diskoa kalean edukitzeko gogoa, nerbioak eta jendearen erreakzioa ikusteko irrika izugarriak dira. Ilusioz beterik jarraitzen dugu.
Lehenago ere eskaini duzuen zer topatuko dugu disko honetan? Eta, aldiz, zein dira berritasunak?
Partaide berberak gara, beraz, beti egongo da zerbait identifikagarri egiten gaituena. Baina, maila pertsonalean aldatzen goazen moduan, musikari bezala ere gauza bera gertatzen zaigu eta hori islatu egiten da egiten dugun lanean.
Nolakoa izan da diozun eboluzio hori?
Gauza naturala izan da gurea. Ez gara inoiz eseri gure hurrengo diskoak nondik jo behar duen erabakitzera. Etorri dena etorri da, maitasuna edo tristura datorren moduan.
Eta zuen jarraitzaileen artean, zer dago?
Adin guztietakoak dira, lehen ume-umeak zirenak orain emakume eta gizon puskak direla ikusten dugu, eta han jarraitzen dute, topera!
Zazpi kantarekin dator diskoa, ekoizpen gastuetan aurrezteko agian?
Oso alperrak garelako egin dugu horrela. Erabakia bera hartzea ere asko kosta zitzaigun, alperkeriagatik barrez, atera kontuak! Kantak apurka-apurka ataratzea gustatzen zaigu, gutxieneko kalitatea eduki dezaten guztiek eta, bestetik, ez ditugulako hainbeste abesti behar; zuzenekoetan inoiz joko ez dugun zerbait asmatzearen ideia gero eta gutxiago gustatzen zaigu. Zergatik atera hamar kanta zazpi atera baditzakezu? Ona laburra bada, birritan ona, ezta? Lana erosoago egiteko eta formatuz aldatzeko ere egin dugu horrela.
Nabari al da beherakada kontzertu zirkuituetan?
Argi dago orain askoz diru publiko gutxiago zuzentzen dutela kultur ekintzetara duela hiru urte baino. Honek suposatzen du, adibidez, herri bateko jaien programazioa betetzeko magia egin behar dela; lehengo kontzertu kopuru bera diruaren erdiarekin. Mago gehienen trikimailua taldeei diru askoz gutxiago eskaintzea da. Gero taldearen erabakia da jotzea ala ez. Tatxan!
Salbatuko al da kultura?
Kultura denon ardura da, ezin da dena lau pertsonaren esku utzi eta gero kexatu. Parte hartzeko era asko daude, eskaintza zabala da eta doakoa askotan, beraz, kultura kontsumitu nahi duenak badauka non aukeratu. Gero, hau sustatzea, indartzea eta honen aldeko apustu sendo bat egitea ez dago bakarrik kaleko jendearen esku; hor diru publikoa kudeatzen dutenek dute zartagia kirtenetik helduta. Azken erabakia eurena da, bestela begira Kukutzaren kasua. Uste dut, egoera edozein izanda ere, kultura beti izango dela sakrifikatzen den lehengo gauza; batez ere masa kultura ez den hori, errentagarria ez dena, alternatiboa. Hori beti gertatuko da sentsibilizazio kulturala geureganatzea lortzen ez badugu, politikoek barne.