Hackerrak adarrak oker?

Joera handia dago hacker hitza ezaugarri negatiboekin lotzeko: pirata, sarkina, lapurra
zenbat zakurkeria esan ote ditugu hackerren kontura! Errealitatea oso bestelakoa da: hackerrek zerikusi gutxi izan ohi dute jarrera horiekin.
Hacker hitzak hainbat zentzu ditu, baina zentzu zabalean, hauxe esan nahi du: zerbaiterako grinak edo gogoak bultzatuta, oso gauza interesgarriak egiteko gauza den pertsona horri esaten zaio hacker. Internet, informatika eta teknologiaren alorrean, hackerrek ondoko ezaugarriak izaten dituzte normalean:
Ezagutza librean oinarritzen dute euren lana; informazioa modu askean jaso eta zabaltzeko eskubidea defenditzen dute, beraz.
Interes handia izaten dute software librea eta segurtasun informatikoaren inguruan.
Gogo handia izaten dute ikasteko eta irakasteko.
Jarrera sozial askatzailea defendatzen dute. Beraz, faxismoaren, alienazioaren eta ustelkeriaren aurka egin ohi dute, eta berdintasunaren eta adierazpen askatasunaren alde.
Hacker kulturaren adierazgarri den (http://www.catb.org/hacker-emblem) sinbolo bat ere badago. Sinbolo honek Bizitzaren jokoa (http://www.bitstorm.org/gameoflife/) izeneko bizitzaren simulazio-jokoaren hasierako posizioa erakusten du.
Webgune interesgarriak
Hacker etika (The Hacker Ethic): Pekka Himanen-en liburu interesgarri honek hackerren lan egiteko era eta izaerak definitzen ditu. Gazteleraz, behintzat, oso-osorik eskura dezakezue sarean (http://diseno.puj.edu.co/nuevosmedios/pdf/hack.pdf).
Marrapuntu: Hacking, informatika, segurtasuna eta teknologiari buruzko berri interesgarriak jasotzen dituen web gunea(http://marrapuntu.org/).
Hackingbadakigu: Informatika gogoko duen hacker talde batek osatutako elkarte herritarra da (http://hackinbadakigu.wordpress.com/).
Indymedia Euskal Herria: Jendeak era parte hartzailean sortutako informazioa jasotzen du. Hacktibismo ekimen zabal baten barnean, informazio askea sustatzeko helburuarekin jaio zen Indymedia (http://euskalherria.indymedia.org).
Librezale: Software librean lan egiten duen bolondres talde bat da. Programak itzultzen dituzte, dokumentazioa sortu, software librea sustatu eta abar (http://librezale.org).
Alephandria: Hacktibismoarekin loturiko dokumentu, audio eta bideoen biltoki handia da. Gai hauetan murgildu nahi baduzue, oso testu interesgarriak topatuko dituzue bertan (http://www.sindominio.net/metabolik/alephandria/).
Emakumeen aurkako erasoak: Hedabide batzutan egunerokoak dira emakumeen aurkako erasoak. Hona hemen hizkuntza eta trataera lotsagarri horien adibide garbi bat, La opinión de Zamora egunkarian argitaratutako Las mamografías de Cañete, el doctor No y otros peligros de muerte (http://www.laopiniondezamora.es/secciones/noticia.jsp?pRef=2161_12_255547__Opinion-mamografias-doctor-otros-peligros-muerte).

The Fail blog (http://failblog.wordpress.com/): Blog honetan hamaika argazki eta egoera bitxi topatuko dituzue. Fail hitzarekin jolasean, oso irudi dibertigarriak erabiltzen dituzte. Barrez lehertzeko modukoa!

Irrika kazeta (http://www.irrika.net/): Elhuyar fundazioak sortutako aldizkaria doan banatuko dute Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko ikastetxetan. Aldizkariak webgunea ere badu.

HARRITU GAITU

KATXONDOENA

The Fail blog (http://failblog.wordpress.com/): Blog honetan hamaika argazki eta egoera bitxi topatuko dituzue. Fail hitzarekin jolasean, oso irudi dibertigarriak erabiltzen dituzte. Barrez lehertzeko modukoa!
INFORMAZIO BILA