Hackermeeting-a egingo dute Gernikan

Hackermeeting-a egingo dute Gernikan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hackermeetinga-egingo-dute-gernikan/@@download/image/2011455414downhill_kartela.jpg
2012/12/13
berria
Gernikako Astra gaztetxean Hackelarrea izango da urriaren 12, 13 eta 14ean. Esperientziak trukatzeko gunea izango da, eta edonork parte har dezake; izena ematea da baldintza bakarra.

Urriaren 12, 13 eta 14ean Gernika Hackelarre erraldoi bihurtuko da. Hacking-aren bidez gauzak aldatu nahi dituztenek, esperientziak elkar trukatzeko aukera bikaina izango dute Astra gaztetxean.
Teknologia berriak ardatz hartuta, teknologia hauen eragin soziala, jakintza eta tekniken zirkulazio librea, pribatutasuna, talde sorkuntza eta beste hainbat gai landuko dituzte. Bertan jorratu beharreko hainbat gai plazaratu dituzte: Copileft. Erabilera gida liburuaren aurkezpena; hizkuntza gutxituak eta programa libreak; Netstrike, ziberprotesta eta abar.
Antolatzaileek Europako hainbat herritako parte hartzaileak izatea espero dute. Bertara joateko ez zara aditua izan behar, jardunaldi irekiak dira. Izen ematea da bete beharreko baldintza bakarra. Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko: Hackermeeting-aren wikian sartu.